DEFINIZIOA:
Baleak zetazeoen familiakoak diren itsasoko ugaztunak dira.

ELIKADURA:
Baleak lanpernak jaten dituen eta nutrizio heterotrofoa duen animalia da.

LUZERA eta PISUA:
Baleak 18m-ko luzera eta 100 tonako pisua izatera irits daitezke, 15m eta 60 tona ingurukoak izaten dira normalean.
Ahoa oso handia dute, eta bertan 2,5 m-ko luzera duten bizarrak dituzte.

ENTZUMENA eta ARNASKETA :
Animalia hauek entzumen oso ona dute, batzuetan ultrasoinuak erabiliz elkarren artean komunikatu egiten dira.
Baleek odol beroa dute eta airea arnasten 40 minutu inguru egon ahal dira. Airea sudurretik hartzen dute.

UGALKETA:
Emeak ume bakarra izaten du, balekumea, alegia, eta amak daukan muskulu-mekanismo berezi batek bere ahora proiektatutako esneaz elikatzen dira. Normalean ume bat edukitzen dute, baina kasu batzuetan bi edukitzen dituzte. 4 edo 5 urte betetzean esan daiteke helduak direla.

BIZILEKUA TALDEKA:

Gaur egun bi taldetan banatzen dira eta bizilekua desberdina da taldearen arabera:
1) Talde bat Pazifikoko iparraldean bizi da eta 220 bale ingurukoa da.
2) Atlantikoko iparraldean dago bigarrena, bertan ere bi talde daude: Atlantikoaren mendebaldean bizi da bat
eta bigarrena, Atlantikoaren mendebaldean bizi dena, udan Terranovan eta Boston inguruan egoten da. Negua, berriz,
Florida eta Bermuda inguruan pasatzen dute.


balea1.jpg