Definizioa:
Malinoisa jatorria Belgikan duen txakur mota bat da, ugaztuna, alegia.

Sarrera:
Bere izena Malinas Belgiar hiritik dator. Txakur zelataria da, horregatik, beti ari da mugitzen edo beti dago erne. Ona da gauzak zaintzeko eta babesteko.

Arazoak:
Asko polizia txakurrak dira, bestela, zerbait zaintzen egoten dira: etxeak, animaliak (ardiak, behiak…)… Hala ez bada arazoak ematen dituzte. Horren ondorioz, askotan jendeak ez ditu nahi oldarkorrak eta bildurgarriak baitira. Itxura ahula dute, baina borrokarako munduko txakurrik onenetarikoak dira, oso argiak eta azkarrak direlako.

Ezagutza:
Malinoisa oso jende gutxik ezagutzen du, baina, hezitzaileek, txakurrei gauzak erakusten dizkieten pertsonek, eta txakurrekin probak egiten dituen jendeak asko estimatzen dituzte, probetan parte hartzeko. Gainera, atleta bezala ere oso erabilia da eta baita armadetan ere.

Konparaketa:
Malinoisa Alemaniako artzai-txakurraren oso antzekoa da: batzuek hura hobea dela esatera ausartzen dira.

Fisikoa:
Malinoisa beste Belgikar artzain-txakurren antzekoa da, luzeran eta ilearen kolorean bakarrik bereizten dira. Bere ilea motza da gorputz osoan, bere kolorea marroia da baina aurpegian maskara ilun bat du. Gainera bere konstituzio indartsuak klimara oso erraz egokitzen uzten dio.

belgikarartzain-txakurra1.jpgbelgikarartzaintxakurra2.jpg