DEFINIZIOA:
Ehiza txakurrak gizakiari ehizan laguntzeko erabiltzen diren ugaztunak dira.

HISTORIA:
Ehiza izan zen gizakiaren eta txakur etxekotuaren lehen jarduera. Milaka urtetan zehar gizakia ehiza txakur motak aukeratzen aritu da.

TXAKUR MOTAK:

Untxaria
Txakur aztarnari bezala ere ezaguna, untxariek usaimen handia dute eta kolore askotakoak daude. Bakarrik ehiza dezakete, baina taldetan ere egiten dute. Harrapakina aurkitzerakoan segi egiten dute zaunka eginez ehiztariei abisatzeko.

Erbi txakurra
Txakur hauek lasterketarako erabiltzen dira. Beraien harrapakina begiz ikusten dute eta azkenean hil egiten dute.
Beagle1.jpg



Terrierra
Terrier gehienek Erresuma Batuan dute jatorria. Izaera bizia eta ausarta daukate. Piztiak euren gordelekuetan ehizatzeko erabili izan dira.

Kobratzailea
Lehen ezaugarri garrantzitsuena beraien harrapakina bilatzeko gai direla da, eta ehiztariari ematen diote harrapakina kaltetu gabe.

Jasotzailea
Txakur hauek beraien harrapakina ezkutalekutik aterarazten dute ehiztaria ikusi ahal izateko.

Uretako txakurra

Txakur hauek ez diote beldurrik urari, horregatik, txakur hauek uretako animaliak edo harrapakinak harrapatzeko erabiltzen dira.

Txakur erakuslea
Txakur hauek ehiza ertainerako erabiltzen dira. Harrapakina aurkitzen duenean txakurra geldi egoten da, ehiztariari harrapakina non dagoen adieraziz.


spaniel1.jpg