DEFINIZIOA:
Euskal Artzain-Txakurra 17 eta 36 kilo artean pisatzen duen eta 46 eta 61 cm arteko neurria duen Euskal Herriko ugaztuna da.

ALTUERA:
Arrak 47 eta 61 cm-ren artean neurtzen du. Emeak, berriz, 46 eta 59cm-ren artean.

BIZIRAUPENA:
11 eta 13 urteren artean bizi dira, kasu batzutan hogei urteraino irits daitezke.

HISTORIA:
Bere historia hain da zaharra, non beraien hondakinak topatu ziren historiaurreko kobazuloetan. Beraz, orain dela 12.000 urte artzainek artaldeak gidatzeko erabiltzen zituzten txakur hauek. XVI. mendetik aurrerako margolanetan ere ikusi izan dira.

EZAUGARRI OROKORRAK:

PISUA:
Arrak 18 eta 36kg-ren artean pisatzen du. Emeak, berriz, 17 eta 19 kg-ren artean.Tamaina ertainekoa da. 1996. urtean Euskal Artzain-Txakurra arrazatzat onartu zen eta bi mota bereizi ziren: iletsua eta Gorbeiakoa. Gorbeiakoa zaharrena da eta bere lurraldean gogokoena, iletsutik bereiz daiteke bere ilea gorri kolorekoa delako. Iletsuaren kolorea argiagoa da.

KOLOREA:
Gorbeiakoak ilea kobre kolorekoa du, bere aurpegian gehienetan lau eta bost orban ditu, horietako bat betertzetik belarriraino doa.
Iletsuak, berriz, txuri, beltz eta gris koloreko orbanak eduki ditzake, beste batzuek, marroi argi kolorekoak eduki ditzakete, baita ile horixkakoak ere.

ILAJEA:
Gorbeiakoak su kolorekoa du ilea, pixka bat izurtua. Batzuetan, luzeagoa da aurpegian. Iletsuak ilea motzagoa du aurpegian, baina batzuetan aurpegi guztia estal diezaioke, ikusmen arazoak edukiz.

IZAKERA:
Gorbeiakoa fidagarria eta orekatua da, eta batez ere lagunkoia. Zenbaitetan familiarteko bat bezala hartzen da. Iletsuak beti mantentzen du lotura bere jabearekin.



euskalartzaintxakurra.JPG