DEFINIZIOA
Gorilak Ertafrikan bizi diren primate belarjaleak dira eta lurrean bizi den primaterik handienak dira.

gorila1.jpg

EZAUGARRIAK
Gorilak normalean lau hanken gainean ibiltzen dira. Nolanahi ere, beraien atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dira eta besoen antza dute, eta ondorioz, euste puntu bezaela ere erabiltzen dituzte ibiltzeko momentuan. 1,65 eta 1,75m neurtzen dute gutxi gorabehera eta 140 eta 200kg artean pisatzen dute. Emeek arren erdia pisatzen dute.

UGALKETA
Haurdunaldiak zortzi hilabete eta erdi irauten du eta beste kume bat izateko 3 edo 4 urte igarotzen dira. Kumeek amarekin 3 edo 4 urte igarotzen dute. Emeak 10-12 urterekin heltzen dira eta arrak 11-13 urterekin. Gorilek gutxi gorabehera 30 urte irauten dute.

ELIKADURA
Normalean gorilak belarjaleak dira: fruitu eta hostoak jaten dituzte. Hala ere, intsektu batzuk ere jan ditzakete.

DESAGERTZEKO ARRISKUA
Gorilak isileko ehiztarien harrapakinak izan dira urte askotan, hala ere, desagertzeko beste arrazoi bat beraien habitata suntsitzen ari direla da.


gorila2.jpg