DEFINIZIOA:
Itsas izarra izar itxurako ekinodermoen familiako animalia ornogabea da.

itsasizarra2.jpg

EZAUGARRI FISIKOAK:
Bost beso edo punta ditu eta bakoitzean bentosa itsasgarri batzuk dauzka; ondorioz, ehiza egin eta gauzetan itsas daiteke, beraz, bentosak oso garrantzitsuak dira animalia hauentzat. Gorputza 75cm-ra arte heda daiteke, eta gorputzean zehar arantzak dauzka babesteko. Hainbat koloretakoak dira: urdinak, gorriak, laranjak…

BIZILEKUA:
Batzuk Atlantiko eta Mediterraneo itsasoan daude, 160m-ko sakoneran eta beste batzuk, ordea, itsas ertzetan.

ELIKADURA:
Animalia haragijaleak dira, eta moluskuek eta krustazeoek osatzen dute beraien elikadura. Itsas izarra, itsasoko animalia txikiez elikatzen da, bere besoetako bentosen laguntzaz, lehen esan bezala. Itsas izar batzuek oskol asko eta asko jaten dituzte. Itsas izar arruntak, berriz, Asterias Rubensa moluskuz elikatzen da. Bere harrapakinaren gainean ipintzen da, bere hanka mugikorrekin heltzen dio eta apurka-apurka xurgatzen joaten da. Beste batzuek itsas izarrak ere jaten dituzte.

MOTAK:
2.000 motatik gora daude eta batzuek oso exotikoak dira. Horietako bat da Astropectn irregularris: 18cm zabaleko diametroa du, itsas izar benetako asteroidea da. Gorputza gehienetan bost besoz eta hauen puntan bentosez hornitua du. Beso haiekin nahikoa mantso ibiltzen dira. Ahoa gorputzaren erdian dauka eta hortzak baino ez dituen zulo txiki bat besterik ez da. Mediterraneo eta Atlantiko itsasoetan edo hondartzetan bizi da.

UGALKETA:
Itsasoko izarra bi eratara ugaltzen da:
1-Sexualki: beraien arrautzak kanpoan uzten dituzte gehiago beraietaz arduratu gabe.
2-Gemato bidea: bere zati batetik beste izar oso bat sortzen da.


itsasizar1.jpg