Definizioa:
Izurdeak itsasoan bizi diren ugaztunak dira.

Ezaugarri fisikoak:
Izurdea oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Bere luzera 2-4 metro da eta pisua 200-500 kg artekoa izaten da. Jolasean eta ehizan ematen du denbora. Gizakia errespetatu egiten du eta babestuta dago. Uraren azpian 4 edo 6 minutu segidan egon daiteke eta batzuek 12-15 minutu iraun dezakete. Igerilari bikainak dira, 50km/h-ko abiadura har dezakete eta 200 metroko sakoneraraino irits daiteke.
Arra emea baino handiagoa da eta ez dute sexu-disformismorik, hau da, ez da begiz antzematen sexu diferentziarik. Koloreari dagokionez argiena zilar kolorea du, ilunenak, aldiz, gris iluna.
Hortz ugari dituzte, 20-28 hortz artean, goiko eta beheko masail-hezurretan, baina ez dituzte murtxikatzeko erabiltzen. Bular aldeko hegatsak 30-50 cm luze dira, bizkar aldekoa 23cm, eta atzekoa 60cm gutxi gorabehera. Tursiops generoaren bereizgarria 8 cm-ko muturra da. Arrek bi irekigune dituzte. Isatsetik gertuen dagoena uzkia da, eta bestea sexu-organoa. Emeek ere bi dituzte, baina elkarrengandik hurbilago; ia ez da tarterik ikusten, eta, alde bakoitzean, bi tolestura daukate. Ugatzak dauzkate bertan.


Elikadura:
Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak jaten dituzte. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txopoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte.
Izurdea mamifero txikia da, bere lehenengo hilabeteetan bere amaren esnea hartzen du, proteinak eta gantzak ematen dizkio. Izurdea handitzen doanean, bere elikadura aldatzen doa eta izurde handira iristen denean, esnea utzi beharra izaten du eta ehizatzen dituen animalietatik bizi da.

Ugalketa:
Ugaztunak dira. Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Bata bestearen gainean jartzen denean gertatzen da elkarketa, arrak buztana kurbatzen du emearen sabel aldera, eta emearen irekidura genitalean sartzen du bere sexu-organoa. Kumeak udan jaiotzen dira 10-15 kg pisuarekin amaren sabelean urtebete egon ondoren. Zilbor-hestea erditzea amaitzean eteten da eta jaioberriari uraren azalera iristen laguntzen diote amak eta beste eme batzuek, arnasa har dezan. Kumeak 10 hilabetez hartuko du esnea bere amarengandik, baina 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasiko da.
25-35 urte bizi dira askatasunean, baina akuarioetan sartzen ditugunean, 7 urte besterik ez dira bizi, batez beste.


Bizilekua:
Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, ur hotzetan ez, tropikoen inguruan topatuko ditugu, hau da, ekuatoretik gertu dauden uretan. Espezie honen barruan bi multzo daude: bata kostaldean bizi da, eta animaliak talde txikitan elkartzen dira. Bestea, ozeano zabalean bizi da, eta oso talde handitan elkartzen dira.

izurdea1.jpg