DEFINIZIOA
Kameleoia kolorez aldatzeko gai den narrastien familiako animalia frutajale eta intsektiboroa da, hau da, frutaz eta intsektuz elikatzen da.


EZAUGARRIAK
Kameleoiak begi oso handiak ditu, begi bakoitza bakarrik mugitzen da elikagaiak aurkitzeko; elikagaia aurkitzen duenean, bi begiek elikagaia bakarri ikusten dute. Kameleoiak narrasti ezkatadunak dira eta gehienetan 60 cm inguru neurtzen dute. Bestetik, beraien buztanak 35 cm neurtzen du gutxi gorabehera; beraien buztana bosgarren hanka bat bezala erabiltzen dute zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko. Hankak ez dira oso luzeak. Kameleoiak beti ehizatzen du bere mihia erabiliz, luzea eta itsaskorra delako: mihi hori 12 cm-ko distantziara irits daiteke. Kameleoia gai da 0,05 segundotan mihia ateratzeko, eta mihiarekin animalia harrapatu ondoren, 0,2 segundotan mihia ahora sar dezake harrapakinarekin. Kameleoiak ez dira etengabe ehizatzen ari, nahiago dute leku batean egon geldirik animalia bat etorri arte. Beraiei gehien gustatzen zaien elikagaia intsektuak dira, batez ere matxinsaltoak eta artropodoak, intsektuak, armiarmak eta krustazeoak izaten dira; horiek dira hain zuzen kameleoiari gehien gustatzen zaizkionak.


kameleoia.jpg


UGALKETA
Kameleoiak obiparoak dira, hau da, emeak arrautzak kanpora botatzen ditu eta kumeak bitartean sortzen dira; Kameleoiak heldutasun sexualera urte batekin iristen dira gutxi gorabehera. Emeak arrautzak jartzen dituenean zulotxo bat egiten du hor arrautzak gordetzeko. Zuloa estaltzen du eta joan egiten da. Normalean 10 eta 30 arrautza bitarte jartzen ditu, baina beste kameleoi batzuk 80 eta 100 arrautza erruten dituzte.

BIZILEKUA
Kameleoi gehienak Afrikan eta Madagaskarren bizi dira, baina beste espezie batzuk Europaren Hegoaldean, Sri Lankan, Indian eta Asia Txikian ere bizi dira. Espezie bakoitza giro desberdinean bizi da, adibidez: mendietan, oihanetan, sabanetan edo basamortuetan.

MOTAK
Hauek dira kameleoi mota batzuk : Chamaeleon Jakcsonii eta Chamaelon Calypratus. Arruntenak, berriz, Furcifer Pardalis, Furcifer Lateralis Calumna Parsonii, Chamaeleon Quadricornis eta Chamaeleon Meleri dira.