DEFINIZIOA:
Kanguruak Australian eta Ginea Berrian bizi diren animalia ugaztun martsupialio belarjaleak dira.

kangurua2.jpg

EZAUGARRIAK:
Burua txikia dute, baina belarriak, aldiz, handiak dira. Lau hanka ditu: aurreko bi hankak oso motzak eta atzeko hankak, ordea, luzeak. Isats luze eta sendoa dute. Hori dela eta, oreka mantentzen dute. 2 m luze izatera irits daitezke, hala ere, txikienek 30 cm neurtzen dute. Orokorrean 25-75 kilo inguru pisatzen dute.
Beren ezaugarri nagusiena martsupio izeneko poltsa da, hau da, sabelean kokatuta duten poltsa irekia. Poltsan sartu eta kumea leku batetik bestera garraiatzen dute, hala kumea babestea lortzen dutelarik. Poltsa barruan lau titi ditu eta hortik kumeak elikatzen dira.
Larrua gogorra dute eta ilez estalita dago. Normalean marroia da, baina hala ere zuria, grisa edo horixka eta zan daiteke.


ELIKADURA:
Gehienak belarjaleak dira, baina txikienek, aldiz, zomorroak jaten dituzte. Egunean 6 edo 7 ordu pasatzen dituzte jaten eta gainera, ura lortzeko urrutira mugitzen dira.


BIZILEKUA:
Australian bizi dira gehienak, baina batzuk, Ginea Berrian. Klima lehor eta beroetara egokituta daude. Horregatik, estepatan, zuhaitzik gabeko basoetan eta lautada irekietan aurki ditzakegu.
Nomadak dira, leku batetik bestera ibiltzen dira, alegia. Taldeetan bizi dira; dena dela, eraketa finkorik ez dute.


OHITURAK :
Kanguruak bi modu ditu ibiltzeko: poliki dabilenean 4 hankak erabiltzen ditu; eta azkar joateko, berriz, atzeko bi hankekin salto handiak egiten ditu. Salto handi hauek 9 metro ingurukoak izaten dira. Horren ondorioz, abiadura handia lor dezake, 80 Km/h-ko izatera iritsi arte.
Kanguruari tenperaturak asko eragiten dio. Horregatik, bero sargoriari aurre egiteko iluntzen duenean irteten dira. Ura edan eta gau osoa bazkatzen, hau da, jaten, igarotzen dute, berriro bere eguneko babeslekura itzuli aurretik.
Hondarra zulatzen dute ohe moduko bat egin arte, eta ondoren, bertan etzaten dira atseden hartzera.
Lozorroan egoten dira, baina loa ez da jarraia izaten. Noizbehinka kanguru bat, taldeko kide bat, zainketa lanetan gelditzen da.


UGALKETA:

Ugalketa sexualaz ugaltzen da. Arrak araldian dagoen emea bere usainarengatik ezagutzen du, atzetik jarraitzen dio eta batzuetan liskarrak gertatzen dira. Ondoren, estaltzeak 15-20 minutu irauten du.
Ugalkortasun txikiko animalia da, hortaz, kume bakarra izaten du aldi bakoitzean. Kanguruaren haurdunaldiak 30 - 40 egun irauten du. Kumeak jaiotzean 3 cm neurtzen du, beraz, garatu gabe sortzen da. Horregatik, garapena poltsa barruan burutzen da. Umea poltsara iristeko ama etzan egiten da eta poltsa txistuaz bustitzen du kumea irristatuz iristeko. Behin barrura iritsi denean, titi-mutur bat heldu eta 200 bat egunetan ez du askatzen. Edoskitzeak, amaren esnea edateak, 12 edo 18 hilabete irauten du.
Kumea jaio eta egun gutxira kanguru ama berriro ernal daiteke. Dena dela, aurreko kumeari esnea ematen dion bitartean ez da enbrioia garatuko. Beraz, eme bat aldi berean poltsatik kanpo bizi den kume bat zaindu, poltsaren barnean beste bat mantendu eta obulu ernaldu bat izateko gai da.


kangurua1.jpg