Definizioa
Katua, edo etxe-katua, Felis silvestris catus espezieko ugaztun haragijale txikia da.

katua2.jpg

Historia
Gutxienez 3.500 urtez katua gizakiarekin bizi izan da eta Aintzinako Egipton saguak ehizatzeko erabiltzen ziren. Orain 8.000 urteko lurperaketa batean gizaki bat eta katu bat elkarrekin lurperatuta daude.

Ohiturak
Etologikoki, katuek gizakia amaren ordezko bezala ikusten dute. Pentsatzen denaren kontra, egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Zahartzaroa
Bere zahartzaroa ez da gizakiena bezalakoa, bat-batean agertzen da. Gutxi gorabehera urte bat irauten du eta heriotzarekin amaitzen da. Katu zahar batek kataratak izaten ditu eta motelagoa bihurtzen da. Usaimena ere galtzen du. Orokorrean, egun osoan egiten du lo, beste aktibitaterik egin gabe, beti oso nekatuta egongo balitz bezala.

Ugalketa
Katu emeak urtean zehar araldi batzuk ditu, 4 edo 7 egun artean irauten dutenak. Araldian zehar, katu emeek sarritan miau egiten dute eta ar batzuek borroka egiten dute emea bereganatzeko. Irabazten duenak emearekin kopula dezake. Nahiz eta hasieran emeak ez duen nahi izaten, azkenean arra onartzen du. Oso arraroa da ernalketa lortzea lehenengo aldian.
Emeek heldutasun sexuala 4-5 hilabete artean lortzen dute; arrek, berriz, 1-7 hilabete artean. Ernaldiak 65-67 egun irauten du eta 1-10 kume artean izan ahal ditu. Katakumeek gutxienez 30 egun eman behar dituzte amarekin. Gomendagarria da katakumea bere amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak. Lehenago banatzea akats bat izango litzateke, hiltzeko edo ahulagoak izateko aukera baitago.


katua1.jpg