Definizioa:
Lehoia felidoen familiako ugaztun handia da.

lehoia1.jpg


Sarrera:
Lehoiak haragijaleak dira eta familia erlazioetan oinarritutako bizimodua dute. Normalean ar heldu bat egoten da talde bakoitzeko. Beste ar batek aurrekoari lekua kentzen dionean, lehenagoko arraren kume guztiak hil egiten ditu. Emeek taldea sortzen dute euren familiakoa ez den ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak heltzean familiagunetik kanporatuak izaten dira.

Fisikoa:
Arra oso erraz bereizten da duen ileagatik, adats luzea baitu. Gainera, ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kg ingurukoak.

Ugalketa:
Lehoiak poligamoak dira, hau da, bi emerekin batera egoten diren animaliak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak.


Biziraupena:
Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: bat eta lau kume artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi daitezke, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.


lehoia2.jpg