DEFINIZIOA
Lehoinabarra Afrikan eta Asia Hegoaldean kokatzen den felidae familiako espeziea da, Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira).

lehoinabarra1.jpg

EZAUGARRIAK
Lehoinabar helduek 1 eta1,5 metro artean neurtzen dute buztana barne (75 - 100 zentimetrokoak izaten dira buztanak ). Bere altuera 45 - 65 zentimetro artekoa izaten da eta 90 kilogramoko pisu izatera iristen da. Ilea motza du, baina mendietan bizi diren lehoinabarrek luzeagoa dute beroa mantentzeko. Ile hori eta zuria du, eta borobil beltz txikiak dituzte. Lehoinabar batzuk beltzak dira eta panterak deitzen dira. Begiak hori berdexkak ditu, 12 edo 15 urte arte bizi dira eta 75km/h -ko abiadurara iristen da. Lehoinabar beltzak melanina dauka, hau da, ilea belzten duten zelulak.

OHITURAK

Lehoinabarrak animalia harrapatu eta gero, zuhaitz baten adarrean uzten du eta horrela asteak irauten ditu inork lapurtu gabe. Batzuetan hildakoarena egiten du, horrela, tximuak erakarri eta sorpresa emanez gainera salto egiten die. Beraien lurraldeak 40 - 100km karratu artean izaten ditu. Beste ar bat hori baino gehiago gerturatzen bada, borrokan hasiko dira. Lehoinabarrak animalia bat harrapatzerakoan, batez ere zaldi modukoa bada, lepoan koska egiten dio odola galdu eta pixkanaka hiltzeko.