DEFINIZIOA:
Tximeletak lepidopteroen taldekoak dira. Beraz, animalia hauek beraien hegaletan dituzten ezkaten berri ematen digun hitz konposatu horren bitartez izendatzen dira (lepidos = ezkatak, pteros = hegalak).
tximeleta1.jpg

Metamorfosi osoko intsektuak dira, holometaboloak, hau da, lau fasez osaturiko aldaketa betetzen dutenak: arrautza, beldarra, mozorroa eta intsektu heldua. Fase bakoitza betetzeko behar izaten den epea espeziearen arabera oso aldakorra da.Batetik, negua arrautza itxuraz igarotzen duen tximeleta multzo bat badugu, baina beste batzuk beldar itxuraz, mozorro itxuraz edo hegadun intsektua izanez ere igarotzen dute.
Batzuek itxura iletsua dute.
Beldar espezie batzuek buruaren atzealdean substantzia toxiko bat isurtzen duen organo bat dute: osmaterio deritzo eta, sarritan, kolore laranjaxka du. Beste batzuek gorputzeko hainbat ataletan antzeko zeregina duten substantziak ekoizten dituzte.


UGALKETA:
Ugaltzeko ahalmena intsektu helduak du soilik. Emeek beren arrautzak jartzeko jokabide ugari dituzte: multzoka, banaka, hegan doazen bitartean…
Orokorrean, arrautzak jaio eta gero beldarren oinarrizko janari izango diren landareen gainean jartzen dira.



METAMORFOSIA:
Fase honetan, beldarrak bere itxura aldatu egiten du bere etsaien begien aurrean ikustezina izaten lagunduko dion irudia lortuz, intsektu hegaduna izateko burutu behar dituen barne-aldaketak bete bitartean.


FASEAK:

Arrautza-fasea
Arrautza-faseari dagokionez, tximeleten arrautzen itxura ezberdinen aniztasuna eta aberastasuna aipatu behar da. Borobilak, konikoak, zilindroak... mota askotakoak dira arrautzak, haietatik sortuko diren beldarren eta intsektu hegalarien aniztasunaren iragarpena.
Esan dugun bezala, tximeleta helduak estrategia asko erabiliaz jartzen ditu arrautzak (multzoka edo banaka), eta normalean, haren barrenetik jaiotzen den beldar txikiak janari izango duen landarearen gainean. Batzuetan, espezien arabera, beldar jaioberriak bere lehen elikagaia arrautzaren azala izango du, etxea izan duen materiatik bere lehenengo kaloriak lortuz.


Beldar-fasea
Beldarra, garatu ahal izateko, landare edo landareez elikatzen da. Beldarrak, barnetik bere azalarekin sortzen duen estalki zaharra urratu egin beharko du, bere tamaina berrira egokitzearren. Prozesu hau 4 edo 6 aldiz errepikatuko da bere behin-betiko tamaina lortu arte.
Fase honetan, harrapariei iskin egiteko jokabide ugari jorratzen dituzte. Batzuek taldekatzearen bitartez eraso batean harrapatuak izateko aukerak murriztea bilatzen dute. Beste batzuek, ordea, bakardadean oinarrituko dute ezkutuan egoteko aukera. Beldarren aniztasunak intsektu hegalariak bilakatzen direneko espezie aberastasuna iragartzen digu.